Translate

jueves, 12 de junio de 2025

" KRIPTA: AMAITU GABEKO PROIEKTUA "

 2025/06/14.

10:30.

Arantzazun.


[EUS] Ekainaren 14ean, Nestor Basterretxean lana "Kripta: amaitu gabeko proiektua", Isable Monforten eskutik.

[CAS] El 14 de junio a las 10:30 charla de Isabel Monforte en torno a Arantzazu y su cripta. https://www.arantzazu.org/kripta/amaitu-gabeko-proiektua

“Aintzara garamatzaten gaizkiaz, bekatuaz,
erredentzioaz, penitentziaz, pekamenaz eta
martirioaz ariko da plastikoki kripta”.
Nestor Basterretxea

Basterretxeak 50. hamarkadan kripta dekoratzeko hautatu zuen ideiak ez du zerikusirik ondoren, 80. hamarkadako erdialdean, gauzatu zuenarekin. Jorge Oteizarekin eta Carlos Pascual de Lararekin batera sortutako “Arantzazuko Basilika Berriko pinturako eta eskulturako informeen aurretiazko azalpenak” idatzian jaso bezala, kriptan irudikatuko zituen gaiak bekatuarena, pekamenarena, barkamenarena eta aintzarena ziren: “Horiek denak ideiak dira gertaerak baino gehiago. Horrenbestez, sinboloaren indar espresiboa erabili beharko dut. Sinbolismoak, dena den, argi ulertzeko modukoa izan behar du. Muralak gogo-jardunak bezalakoak izan daitezen nahi dut: kontzientziari egindako dei indartsua”.

Baterretxeak proiektu hori gauzatu izan balu kriptak zentzu teologiko sakona izango zukeen. Artistaren arabera, muralez mural fededuna bere baitako bekatuaz jabetuko zen. Baina horrek ez zukeen larrituko, Jainkoak gizakia berarengandik hurbil nahi duela konturatzeak bake- eta poztasun-sentimendua sorraraziko ziokeen. Horregatik bidali zuen Semea, errugabea izanik hil zena, gizakiak berarekin berradiskidetzeko.

Norbaitek pinturak borratu zizkionean Basterretxeak hamaika mural zituen amaiturik. Irudi horien indar espresiboa erakusten duten lau zirriborro daude Arantzazuko artxiboan: Jainkoaren existentzia ez ikusteko aurpegia estaltzen duen gizona irudikatzen du batek; beste batean frantziskotarrak ageri dira haien misio-espirituaz maitasun- eta barkamen-mezua zabaltzeko nahian, eta azken batek uso zuria erakusten du bakearen eta Espiritu Santuaren sinbolo gisa.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...