Translate

sábado, 21 de junio de 2025

4- ANDRA MARI MARTIKO...Esaerak.

    Araozko natura eta kontuak.

Esaerak:

4- Andra Mari martiko


Kukuaren argazki zoragarri hau ez dakit norena den: “Kukua eta kuku-frakak.”

Martxoaren 25ean, Andra Mari martiko. Esaerak: 

"Andra Mari martiko, kukua Erromako zubi azpitik pasatuko." 

"Kukua etorri, gosea (gosia araoztarrez) etorri; kukua joan (fan), gosea joan (fan)." 

Uste dut gure aiton-amonek ez zutela hain pozik ikusten kukua iristea; janari gutxiago izango zuten esan nahi zuen horrek.

Xabier Mendiguren idazleak (@xme64) lotura ikusten du horren eta dirua poltsikoan izatearen artean: Kukua lehen aldiz entzutean dirua sakelan izatearen ipuinak ere gauza bera adierazten du azken batean: neguko azken hondarrak janda, eta uzta berrikoak oraindik jaso gabe, horixe zela urteko sasoirik latzena diru aldetik.

 Garbiñe Larrea Iturralde (@Gar2Larrea) amarengandik ikasitako esaera zahar batekin gogoratu da: “Martxoko Ama Birjinaren egunean kukuak kantatzen du

Erromako zubian (zubin) eta handik zazpi egunetarako mundu guztian (guztin).” Amak horrela irakatsi zigun guri.

Erreferentzia: Villasante, Aita Luis, “Graziano Anduaga. Aitonaren uzta, Gesaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin”, Kuliska Sorta, 1961, orria: 81, Lege-gordailua S.S. 707 - 1961.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...