Translate

sábado, 17 de mayo de 2025

PRIMERAS COMUNIONES 2025 LEHENENGO JAUNARTZEAK.

 2025/05/16.

18 neska-mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan


Card image cap
12:00etako mezetan eta txanda bakarrean egingo dute, denek batera

  8-9 urteko haurrak izango dira domekako meza nagusian protagonista, katekesian hiru ikasturte bete ondoren Lehenengo Jaunartzea egingo dute. Parrokiako lehen eserlekuetan jarriko dira eta parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean, beraientzat aproposagoak diren kantuak abestuz eta eskaintzak ere eurek eginez. Eskerrak emateko orduan ere hitza hartuko dute. 18 neska mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan.

  Ohiturak aldatzen ari dira eta urtetik urtera gutxituz doa Jaunartzea egiten duen haurren kopurua gurean. Urteko jaiotza kopurua bestalde, murriztuz doa, eta hori ere antzematen da. Baina badira oraindik, Jaunartzea egitea erabakitzen dutenak eta domekan 18 haurrek egingo dute, Mikel Goiaingeruaren Parrokian, 12:00etako meza nagusian.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...