Hacer mucho ruido, no hace bien y hacer mucho bien, no hace ruido.
Translate
martes, 3 de febrero de 2026
OÑATIKO ESAMOLDEAK...Urtarrila.
lunes, 2 de febrero de 2026
† Maria Pilar Biain...( 16 )
" MARITXU ETXEZAR "
2026/02/02.
MARIA PILAR BIAIN LETAMENDI.
93 URTE.
Senarra: Andres Agiriano Kortazar.
Seme-alabak: Juanan eta Marije Duñabeitia, Rosaito, Lurdes eta Inaxio Agirre, Karmelo, Alberto eta Laura Castelo, Itziar, Irune, Aitor eta Nerea Arregi.
Bilobak: Alaitz eta Leire, Iñigo eta Nerea, Mireia eta Gaizka, Iban eta Maria, Eider, Udane, Iradi, Aimar eta Nahia, Ibai eta Nerea, Aner, Amane.
Birbilobak: Magali, Markel, Maren.
REINOSA..Bizi hadi..Campeonato de España de Triatlón de Invierno Reinosa 2026.
2026/02/01.
Ederra benetan atzo Cantabriako lurretan Bizi ahal izan genuena.
Reinosan izan ginen,Espainiako negukoa triatloi zurian parte hartzen.Bizi Hadik bi talde inklusiboa aurkeztu zituen,noiz egon ez dena Reinosako triatloian 45 urtetan.
Aukera ederra kirol egokitua ikustarazteko eta ezagutarazteko.Eta gainera sorpresa ederrarekin bueltatu ginen. Cantabriako triatloi federazioaren errekonozimendua jaso zuen Bizi Hadik kirol inklusioaren alde egiten duen lanagatik.
Bagoaz bidea egiten eta gizartean ere hainbat eragiletan ere kontsientzia esnatzen.
ARANTZAZU 1950.
2026/02/02.
Arantzazuko Liburutegi eta Artxibo Frantziskotarra
GIPUZKOAKO TXIRRINDULARITZAREN AURKEZPENA
2026/02/01.
Gaur, Donostiako Antonio Elorza belodromoan, Gipuzkoako txirrindularitzaren denboraldi berriaren aurkezpena ospatu da. Ekitaldi honek eskolarteko eta kadete mailetako txirrindulariak izan ditu ardatz, etorkizuneko harrobia eta kirolaren oinarriak balioan jarriz.
Jardunaldi berezi honetan, kirolari gazteek, entrenatzaileek, familiek eta txirrindularitzaren inguruko eragileek elkarrekin partekatu dute ilusioa, konpromisoa eta ahalegina. Denboraldi berriak erronka berriak ekarriko ditu, baina baita ikaskuntza, hazkundea eta talde-lana sustatzeko aukerak ere.
Taldeak denboraldiari ekingo dio bere babesleen laguntzarekin: Bizipoz, ULMA, Egaralur eta Magdalena Gasolindegia, Gipuzkoako txirrindularitzaren garapenean duten konpromisoa berretsiz.
Aurreko denboraldian ikasitakoa oinarri hartuta, gazteek ilusioz eta indarrez jarraituko dute pedalei eragiten, eta Gipuzkoako txirrindularitzaren etorkizuna eraikitzen lagunduko dute
domingo, 1 de febrero de 2026
IDAZKETA LANTEGIA...Otsaila.✍️🗒️
2026/02/02.
18:00.
Kultur etxeko bilera gelan.
Oñatiko bibilotekako idazketa lantegiak seigarren ikasturteari ekingo dio, Joxemari Iturralderen gidaritzapean.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa.
Lantegia idazketa sortzailea sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta denborarekin, bertaratzen direnek ezagutza teknikoak ez ezik, adierazpen pertsonalerako tresna indartsuak ere garatu dituzte.
Idaztearen onurak ugariak dira: autoezagutza eta emozioen kudeaketa lantzeko bide eraginkorra da, sormena pizten du eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du. Bestalde, hitzak aukeratzeak eta pentsamenduak antolatzeak pentsamendu kritikoa eta komunikazio gaitasunak hobetzen ditu.
Taldean idazteak ere baditu bere abantailak. Ideien trukaketa, iritzi desberdinen aberastasuna eta elkarrekin ikasteko aukera ematen du. Parte-hartzaile askok azpimarratu dute taldekideekin sortzen den konfiantza giroak inspirazioa areagotzen duela eta idazteko motibazioa bizirik mantentzen duela.
Dinamizatzailea Joxemari Iturralde da. Euskal idazle ezaguna izateaz gain, aritua eta aditua idazketa ikastaroak eskaintzen. Badu beraz, zer eskaini.
Saiok astelehenetan izango dira eta euskaraz:
Urriak 13, azaroak 3, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 12, otsailak 2, otsailak 23, martxoak 16, apirilak 13
Ordua: 18:00 – 20:00
AUZOKO JAIXAK 2025.
PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........
"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado. Gracias a vuestros ánimos y ...












