Translate

sábado, 31 de enero de 2026

LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTEUDALAK ETA IDOLEMAILEN ELKARTEAK.

 goiena

Oihana Elorza Gorostiza2026ko urtarrilaren 29a

Lorea Biain, Izaro Elorza, Edurne Galdos eta Lierni Altube.


Oñatiko Udalak eta herriko Odol Emaileen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2026an ere "odol-emateen antolaketa eta sustapena bermatzeko".

Urtean zehar egiten diren odol emateak koordinatzen ditu Oñatiko Odol Emaileek Elkarteak: herritarren parte hartzea sustatzeko ekintzak, odol-emateari lotutako informazioaren eta hitzorduen hedapena, odol-emate eguneko lanak –otorduak prestatu, lekua gertu utzi, odol emaileak zein erizain eta medikuak lagundu...–. Lan horietan bidelagun izango du Udala eta lankidetza hori berretsi dute 2026rako sinatutako akordioarekin. "Odol-emateen antolaketa eta sustapena bermatzeko" lankidetza hitzarmena da eta atzo, hilak 28, sinatu zuten alde biek. Odola ematearen garrantzia azpimarratu du Udalak, bide batez, eta herritarrei dei egin die "horren erroturik dagoen elkartasun ekintzan horretan haien ekarpena" egin dezaten.

Izaro Elorza Oñatiko alkatea, Lorea Biain eta Edurne Galdos Oñatiko Odol Emaileen Elkartearen ordezkariak eta Lierni Altube Ongizate zinegotzia izan ziren sinadura ekitaldian.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...