2026/02/01.
17:00
Antixena gaztetxean.
Oñatin otsailaren 1ean gozatu ahal izango Ekain pailazoaren ikuskizun berriaz; pailazokeriak eta malabarismoa uztartzen dituen ikuskizuna.
Sarrerak abenduaren 18an jarri ziren salgai Mizke goxoki dendan.
Hacer mucho ruido, no hace bien y hacer mucho bien, no hace ruido.
2026/02/01.
17:00
Antixena gaztetxean.
Oñatin otsailaren 1ean gozatu ahal izango Ekain pailazoaren ikuskizun berriaz; pailazokeriak eta malabarismoa uztartzen dituen ikuskizuna.
Sarrerak abenduaren 18an jarri ziren salgai Mizke goxoki dendan.
Oihana Elorza Gorostiza2026ko urtarrilaren 29a

Lorea Biain, Izaro Elorza, Edurne Galdos eta Lierni Altube.
Oñatiko Udalak eta herriko Odol Emaileen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2026an ere "odol-emateen antolaketa eta sustapena bermatzeko".
Urtean zehar egiten diren odol emateak koordinatzen ditu Oñatiko Odol Emaileek Elkarteak: herritarren parte hartzea sustatzeko ekintzak, odol-emateari lotutako informazioaren eta hitzorduen hedapena, odol-emate eguneko lanak –otorduak prestatu, lekua gertu utzi, odol emaileak zein erizain eta medikuak lagundu...–. Lan horietan bidelagun izango du Udala eta lankidetza hori berretsi dute 2026rako sinatutako akordioarekin. "Odol-emateen antolaketa eta sustapena bermatzeko" lankidetza hitzarmena da eta atzo, hilak 28, sinatu zuten alde biek. Odola ematearen garrantzia azpimarratu du Udalak, bide batez, eta herritarrei dei egin die "horren erroturik dagoen elkartasun ekintzan horretan haien ekarpena" egin dezaten.
Izaro Elorza Oñatiko alkatea, Lorea Biain eta Edurne Galdos Oñatiko Odol Emaileen Elkartearen ordezkariak eta Lierni Altube Ongizate zinegotzia izan ziren sinadura ekitaldian.
2026/01/31.
22:00.
Verdurihall-Gaztelekuan.
KONTZERTUA.
Lukiek talde mungiarreko kideek rock alternatiboa egiten dute. Azken diskoa 2025ean aterata etorriko zaizkigu bisitan Gaztelekura.
OÑATI IRRATIA |
Lantzen dendako Begoña Guridi jubilatzera doa baina dendak jarraipena izango du, lekukoa, Amaia Arabaolazak hartuko baitu. Erreleboa nola egiten ari diren, negozioak emandako poztasun eta buruhausteak eta beste zenbait kontu azaldu dizkigu Begoña Guridik
https://www.ivoox.com/lantzen-dendako-begona-guridi...
2026/01/19.
Udan haur saharrarak etxean hartzeko izen-ematea zabalik dago harrera familientzat, otsailaren 15era arte
Oporrak bakean egitasmoaren baitan haur sahararrek udako bi hilabete ematen dituzte Euskal Herrian. Haurren osasuna eta bizi esperientziarako garrantzitsua da udako egonaldi hori. Gure inguruak eskaintzen dien beste errealitate bat ezagutu eta gozatzeko aukera dutelako: itsaso eta igerilekuetan jolasten dute; fruta, barazki eta bestelako produktu freskoz elikatzen dira, eta, beharra dutenek, osasun asistentzia egokia ere jasotzen dute, Osakidetzarekin izenpetutako akordioari esker. Gurera etortzen diren haurrek ez dute aparteko osasun arazorik baina begitako edo azaleko arazotxoak askok dituzte, eguzkiak eta basamortuko baldintza gogorrek eraginda. Basamortuan 50 gradu inguruko tenperaturak izan ohi dituzte udan eta horiek saihesteko bidea ere badute Oporrak bakean egitasmoan parte hartzen duten haurrek. Aurten 10-11 urte arteko neska-mutikoak etorriko dira, nagusiki, baina aurreko urteetan etorri diren gaztetxoagoak beraien harrera-familietara itzuliko dira. Berez programa 8-12 urte bitartekoei zuzenduta dago baina aurten, bereziki, 10-11 urte arteko kinttada osoari eskaini nahi zaio ekimenaz gozatzeko aukera. Lehen aldiz etorriko diren horientzat harrera familiak behar direla azpimarratu zen asteburuan egindako programaren aurkezpenean.
Oñatin, iaz, bost haur saharar izan ziren, seigarren bat Aretxabaletan, eta harrera familia horiek herritar gehiago animatu nahi dituzte Oporrak bakean egitasmoarekin bat egin eta haur sahararrak etxean hartzera. Alde horretatik, izen-ematea otsailaren 15era arte zabalik dagoela gogorarazi nahi da. Esperientzia hau haurrentzat zein garrantzitsua den aipatu dugu baina familientzat ere garrantzitsua da, gizarte sahararraren eta euskaldunaren arteko harremana sustatu eta Mendebaldeko Sahara eta herri sahararraren egoeraren bueltan euskal herritarrak sentsibilizatzen direlako, besteak beste.
Udalak ere bat egin du azken urteetan Oporrak bakean egitasmoarekin eta Jaima elkartearen bitartez sostengu ekonomikoa ematen du, Oñatira etortzen diren haurren bidaia gastuak bere gain hartuz. Hala, iaz, herrian erroldatuta zeuden harrera familietan hartu ziren lau adin txikikoen abioi txartelak ordaindu zituen, 2.960 euroko dirulaguntza bideratuz Jaima elkartera. Udalarekin lankidetza hitzarmena duen Jaima elkarteak helarazitako dirulaguntzaren zuriketa osteguneko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertu eta onartu zen.
Iturria: Oñati Irratia
2026/01/31.
18:00.
Zubikoa kiroldegian.
50.urterreneko lehenengo ekitaldia.
Hona hemen 50.urteurreneko logoa.
" ATAUN "
2026/01/29.
LUIS ANGEL OLABE URRESTARAZU.
80 URTE.
Ascen Martin.
Seme-alabak: Igor eta Ohiana Casais, Izaskun eta Ruben Vaz.
Bilobak: Alaia, Luka, Alba.
2026/01/30.
19:30.
Bizipoz kafetegian.
KONTZERTUA
Musika eskolako ERREPIDEAN taldeak kontzertu bat eskainiko du 19:30ean Bizipoz kafetegiaren hamargarren urteurrenaren ospakizunean. Kontzertua Bizipoz kafetegiko plazan izango da.Barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!
2026/01/19-30.
18:00.
Kultur etxeko erakusketa gelan.
ERAKUSKETA.
Izan gogo gara
Euskal Herriaren historia ezagutzeko hitzaldi zikloa eta erakusketa antolatu dute Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek
EGITARAUA Kultur etxeko zine aretoan eta erakusketa gelan izango da.
Habitat izeneko erakusketa paratuko dute aurten ere, gure lurretan gizakiak izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duena: aurrekariak erromatarren garaitik, sorrera, gorpuztea, eta zatika-zatikako bortxazko desegitea. Publikoarendako zein DBH4ko ikasleendako bisita gidatuak izango ditugu, Beñi Agirreren eskutik.
URTARRILAK 19-30
ERAKUSKETA: 'HABITAT: EUSKALDUNON HISTORIA MAPEN BIDEZ'.
Euskal Herriak izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duena.
Kultur etxean, egunero, astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00.
Urtarrilak 19an erakusketara bisita gidatua BEÑI AGIRRE historialariaren eskutik.
Kultur etxeko erakusketa gelan, 18:30ean
---------------------------------
Organizado por el grupo Nabarralde de Oñati
Izan gogo gara
2026/01/30.
18:30.
Zinema aretoan.
AURKEZPENA.
Oñatiko Nabarralde taldeak antolatuta, Izan Gogo Gara jardunaldien baitan
Liburu aurkezpena: “ZUMALAKARREGI Y LA REPÚBLICA DE LOS PIRINEOS”.
Joxemari Esparza historialari eta idazlearen eskutik.
-----------------------------
Organizado por el grupo Nabarralde de Oñati, dentro de las jornadas Izan Gogoan Gara
Presentación del libro: “ZUMALAKARREGI Y LA REPÚBLICA DE LOS PIRINEOS”.
Con el historiador y escritor Joxemari Esparza.
2026/01/28.
JOXE OTAMENDI ANDUAGA.
66 URTE.
Emaztea: Amaia Elorza.
Seme-alabak: Ioritz eta Miren, Aitor eta Jone.
Biloba: Mara.
( FELIX CORTABARRIAren ALARGUNA )
2026/01/27.
MARIA DOLORES ELORZA UGARTE.
87 URTE.
Alabak eta suhinak: Blanca eta Miel Arregi, Arantzazu eta Rafa Igartua.
Bilobak: Iker, Mikel, Uxue.
Anai-arrebak: Conchita (Karitateko alaba), Javier (†) eta Txaro, Jose Maria (Laterandar Agustinoa), Ignacio, Jesus (†) eta Eva (†).
Laguntzailea: Ana Rita Santos eta familia.
Bere oroimenez azken agurreko
CINE CLUB.
2025/01/29.
19:30.
Kultur etxeko zinema aretoan.