jueves, 7 de mayo de 2026

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.

 Gracias a vuestros ánimos y apoyo, me he decidido a abrir este nuevo blog 'OÑATI/RUPERbi' (txantxikuarr.blogspot.com) y poder compartirlo con todos vosotros. Espero que os guste."

Para poder ver bien el blog en tu movil,🖱️ VER EN VERSIÓN ..... 🖱️  AQUÍ 🖱️


















INSTRUMENTUEN ERAKUSTALDIA🪗🎻

 2026/05/09.

11:00.

Gaztelekun




ERAKUSTALDIA.

.Jose de Azpiazu Musika Eskolak antolatuta

Instrumentuen erakustaldia
Maiatzak 9, larunbata, Gaztelekuan

11:00-12:30 instrumentuak probatzeko aukera.
12:30ean ikasleen emanaldia.

Aurrez izena eman: 943783174 edo idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.eus

"101 BERBA"✍️✒️🖊️

 

"101 berba" oñatierazko mikro-narrazioen lehen lehiaketa antolatu da

2026/05/06.



15 eta 18 urte bitarteko Oñatiko gazteei zuzenduta dago, herri hizketa bultzatu eta gazteen euskara erabilera eta sormena sustatzeko helburuz

  Udaleko Euskara sailak antolatu du gazteentzako mikro-narrazio lehiaketa, Ingo xonau! egitasmoko kideekin eta ikastetxeekin elkarlanean. Ekimenaren helburu nagusia herriko hizkera bultzatzea da, hika barne. Aldi berean gazteen artean euskararen erabilera eta sormena sustatu nahi da, gazteak idaztera bultzatu eta hauen irudimena piztea, besteak beste.

  Lehiaketa 15 eta 18 urte bitarteko Oñatiko gazteei zuzenduta dago, eta bi kategoria bereiziko dira: DBH 3-4 mailako ikasleak, batetik, eta Batxilergokoak, bestetik. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi narrazio aurkeztu ahal izango dituzte, betiere oñatieraz idatzita. Hika erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango, baina modu positiboan baloratuko da, eta horretarako sari berezi bat ere banatuko da: Ingo Xonau! saria, hika ondoen erabilitako lanarentzat.

  Mikro-narrazioen lehiaketa bat da eta lanen hitz kopurua mugatua da: gutxienez 11 eta gehienez 101 hitz izan beharko dituzte. Aurretik argitaratu edo saritu gabeko testuak izan behar dira, originalak, eta ezin dira beste egile batzuenak edo adimen artifizialaren bidez sortutakoak izan. Horrez gain, eduki iraingarriak edo diskriminatzaileak dituzten narrazioak baztertu egingo dira.

  Sei sari banatuko dira guztira: DBHkoen mailan, 200 eta 100 euroko eta batxilergoan, 300 eta 200 euroko erosketa bonoak banatuko zaizkie lehen bi sariak lortzen dituzten lanen egileei eta bi mailetan 100 euroko sari berezia emango da hika erabilera onenarentzat.  Epaimahaia euskara arloko adituek osatuko dute, besteak beste, euskara teknikariak, udal euskaltegiko kide batek, Ingo Xonau! taldeko ordezkari batek eta herriko ikastetxeetako irakasleek. Lanak baloratzerakoan kontutan hartuko dira, testuaren zuzentasuna eta egokitasuna (%50), originaltasuna eta umorea (%25), eta hika erabilera (%15).

  Lanak aurkezteko epea gaur ireki da, maiatzaren 31ra arte. Lanak posta elektronikoz bidali beharko dira Udaleko Euskara Zerbitzura, narrazioak@onati.eus helbidera, eta narrazioarekin batera egilearen datuak aurkeztu beharko dira: izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa eta ikastetxea.
Irabazleen berri irailean emango da, eta sari banaketa ekitaldia, jaien testuinguruan egingo da. Aukeratutako narrazioekin irakurraldi publikoa egin asmo da.

  Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketara aurkezten diren lan guztiek erabilera libreko lizentzia izango dute, betiere egiletza aitortuta. Ekimena lehiaketa hutsetik haratago, herriko hizkera eta sormena sustatzeko bide gisa ikusten dute antolatzaileek.

Iturria: Oñati Irratia

AUZOKO JAIXAK 2026.🥳🪇🪗🎸🐷🐗🦧🫏

 



OLABARTA: Maiatzak 1 - 3.  🪗

SAN MIEL TXIKI: Maiatzak 8 - 10.  🦍









MURGIXA: Maiatzak 16,17.

ERREKALDE: Maiatzak 29 - 31.

ARAOTZ: Maiatzak 30.31

OLAKUA:  Ekainak 12-14.  🪿

KOIXKAR: Ekainak 14.

ARAOTZ: Maiatzak 30.31

ZUBILLAGA: Ekainak 26 - 28.  🐗

TORRE AUZO: Ekainak 28.

GARAGALTZA: Ekainak 27,28.

TRIANA: Uztailak 10 - 12.  🫏

MADALENA: Uztailak 17 - 19.

STA. MARINA: Uztailak 24 - 26.

SAN LORENTZO: Uztailak 31, Abuztuak 2.

LECESARRI: Abuztuak 1 - 2.

URREXOLA: Abuztuak 15,16.

BIDEBARRIETA: Abuztuak 28 - 30.

ATZEKO KALE: Irailak  4-6.(100. URTEURRENA)

ARANTZAZU: Irailak 11,12.

SAN MARTIN: Irailak 11-13.

ZAÑARTU: Irailak 13.

URIBARRI: Azaroak 27 - 29.

BEREZAO: Abenduak 11 - 13.





SAN MIEL TXIKI JAIXAK 2026 🦍🦧🥳 . Egitarua.

 


2026/05/08-10.



EGITARUA

Maiatzak 8, egubaikotza
16:30 - Mendi bizikleta trabesia
19:00 - Miel eta Txikik hasieria emungo xaue jaixairi txupinazuaz.
19:00 - Txorimalo eta erraldoiak auzoko kalietan zihar, dultzaiñeruak lagunduta, Bujerotik hasitta.
19:00 - Pintxopotia eta artisau garagardo dastaketia, txosnagunian.
19:30 - Presuen aldeko ekimena, San Anton plazatxuan.
20:00 - KITADELPARE txaranga kalietan zihar
20:00 - HOTZ alkarte solidarixuan janari-postua txosnagunian.
22:00 - Kontzertuak: Ospel, Ezpalak eta Ganibet taldeak.
Ostian DJ FEST Miel vs Txiki, txosnagunian.

Maiatzak 9, zapatua
10:00 - Sub 16 xake txapelketa, San Anton plazatxuan.
11:00 - Auzoko sozidadetan salda eta txorixo dastaketia bertsolarixak lagunduta, 
13:30 - Marianito poteo musikatua auzoko tabernetan.
16:00 - Futbolin txapelketia, Ongi tabernan
18:30 - Talo postua, txosnagunian.
19:30 - Mezia aurten hil diran auzotarren omenez, Agustinotan.
20:00 - HAMARRU elektrotxaranga kalian zihar.
22:30 - Kontzertuak: Mallet, Gaitz erdi! eta Hazas taldeak.
Ta gero gerokuak...

Maiatzak 10, domekia
09:00 - Aita Madina Txistulari Taldiaren goiz eresixa
11:00 - Txutxinen omenez Oñatz Dantza Taldeko gaztexuek eskainitako dantzak. Kanpantxon hasitta.
12:00 - Luntxa auzoko emakumiantzako. San Anton plazatxuan.
13:00 - ERREPIDEAN-en kontzertua, Maiatzaren 1a plazan.
14:00 - Auzo bazkarixa, San Anton plazatxuan
16:30 - Mus txapelketia, Ikatz tabernan
18:30 - Txorimalo eta erraldoiak auzoko kalietan zihar, Jose de Azpiazu Musika Eskolak lagunduta.
19:30 - ESANEZIN taldiaren kontzertua. San Anton plazatxuan.
Ostian afari meriendia kalian gabiltzen danondako..
22:00 - Zozketia egingo da eta itxaflerua jaurtitta, akaberia emungo xate aurtengo jaixari.

OHARRA: Jai batzordia ezta egingo pasau leikien ezbiharren erantzule.
Bestetik, ezta iñolako erasorik onartuko.

SAN MIEL TXIKI JAIXAK 2026 🦍🦧🥳




GIPUZKOAKO HERRIARTEKO BERTSO TXAPELKETA:Finalaurrea

 2026/05/09.

17:00.

Gaztelekun.

Arg:Gipuzkoako bertsozale elkartea.


BERTSOLARITZA

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta

Debagoieneko Leintz taldea: Oihana Arana, Haizea Aranaeta Ane Zuazubiskar bertsolariak, Olatz Zuazubizkar gai jartzaileak eta Larraitz Trojaola epaileak osatutako taldea.

Azpeitiko Zaharrak Berri taldean Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria ariko dira kantuan. Oihana Elduaien da taldeko gai-jartzailea eta Oihana Aranguren epailea.

HELBURUA: Gipuzkoako herrien arteko giroa sustatu, harremanak sendotu, bertso mundura jendea erakarri.

SAN MIEL TXIKI JAIXAK 2026 🦍🦧🥳 BIZIKLETA TRABESIA🚵



Ostiral arratsaldian urteroko zitia eukiku. 

16:30ttan txosnatatik hasi ta herrixan zihar BTT martxa eder bat! 🚵


SAN MIEL TXIKI JAIXAK 2026 🦍🦧🥳




GURE BARATZAN BURUJABE🍅🍆🥕🥔



 2026/05/09.

09:00.

Okitaño baratza parkean.

TAILERRA

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Ekofeminismoaren gogoetak partekatuko ditugu, baratzea lantzen dugun bitartean.
Lurra lantzeko interesa duten emakumeen arteko sarea egingo dugu, ortuko lanak egiten ikasi ahala. Udazkenaren goxotasunean haziak lantzen hasiko gara eta udaberrian lurra prestatu eta erein egingo dugu.
Era berean, gogoeta eta ezagutzak partekatuko ditugu: lurraren defentsa herri honetan nola egin izan den ezagutuko dugu, baserri-sistemak gaur egun dituen erronkak aztertuko ditugu, migratutako pertsonek lurrerako sarbidea izan dezaten bideak urratuko ditugu eta elikadura subiranotasunaren balio eraldatzaileaz jabetuko gara.

Ane Gorosabel eta Nere Aspiazuren eskutik.
Euskaraz eta gaztelaniaz*
Otsailak 25, Martxoak 11, Apirilak 15, Apirilak 25 eta Maiatzak 9
Asteazkenak, 16:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-12:00
Natur Eskola eta Okitaño baratza parkean