sábado, 4 de julio de 2026

EZAGUTU OÑATI OINEZ!🚶‍♀️

 




Oinezkoentzako seinale berriei esker, Oñatiko monumentu edota ondare-gune nagusiak lotzen dituen ibilbide zirkularra egin dezakezu, bi noranzkoetan.

Seinale bakoitzean hurrengo geldialdirainoko distantzia adierazten da, eta honako puntu hauetan jarri dira: Turismo Bulego eta Txaketuaren parean, Santa Marina plazan, Bidaurretako Monasterioaren errotondan eta Oñatiko Foruen Enparantzan.

🌿 Animatu ibilbidea egitera! Oinez ibili, txoko bereziak ezagutu eta gozatu Oñatiko ondare historiko eta kulturalaz, pausoz pauso.



No hay comentarios.:

Publicar un comentario