martes, 31 de marzo de 2026

† Bittori Elkorobarrutia....( 45 )

 



2026703/30.

BITTORI ELKOROBARRUTIA GARCIA.

90 URTE.

Etxekoak: Bally eta Kontxi; Iker eta Maria, Joseba eta Maialen, Miriam eta Gorka eta etxeko txikie Maren.

Zaintzaileak: Cinthia, Maira eta Silvia.

FIESTAS Y EVENTOS 2026...APIRILA/ABRIL.





02- JARDUNALDIAK. 31. EUSKAL ESPELEOLOGIA JARDUNALDIAK.(Arantzazuko aterpetxean)

08- KONTZERTUA. RYOSUKE KIYASU-MURSEGO🎤🎸(Antixena gaztetxian)

10- EUSKUBALOIA. BASQUE COUNTRY INTERNATIONAL WOMEN`S CUP.(Zubikoa kiroldegian)

10- EUSKUBALOIA. EUSKAL KOPA FINALA.Emakumeen senior maila.(Zubikoa kiroldegian)

10- KONTZERTUAK. IKA52DAY🎤🎸(Antixena gaztetxian)

11- PILOTA. BURUZ BURUKO TXAPELKETA.⚾️⚾️(Zubikoa kiroldegian)

11- TXAPELKETA. IV.GEZI TXAPELKETA 🎯(Antixena gaztetxian)

13- TAILERRA. IDAZKETA LANTEGIA ✍️🗒️(Kultur etxeko bilera gelan)

13- ERAKUSKETA."LAN EDERRA" 📷.(Kultur etxeko erakusketa gelan)

14- HITZALDIA. JOLASAREN GARRANTZIA (Txaloka ludotekan)

14- HITZALDIA. ELIKADURA ETA KIROLA ZURE ERREDIMENDURAKO GAKOA🍎🍉🍓(Kultur etxeko zine aretoan)

14- SOLASALDIA. "KONTRA"/Ane Zubeldia Madriñá(Susa)📕📖(Liburutegian)

15- HITZALDIA. ERREKTORE IZATEA: BIZIPENAK ETA BALORAZIOA.(Santa Ana antzokian)

15- HITZALDIA. NO EN MI NOMBRE: ISLAMOFOBIA EN NOMBRE DEL FEMINISMO (Kultur etxeko zinema aretoan.)

17- AURKEZPENA. "XABIN EGAÑA. MUNDUKO COLLAGE HANDIARI FORMA EMATEA"📕📖(Kultur etxeko zine aretoan)

18- ELTZIA EGUNA 2026 🐸🥳

18- DASTAKETA. ATZEKO KALEKO JAIXAK 2026👹👹..Txakolin dastaketa...(Makelenako parkian)

18- KONTZERTUA. GALDER+GIANTE 🎤🎸(Antixena gaztetxian)

18- DANTZA. VERDINIREN DISTIRA 🩰🩰(Santa Ana antzokian)

19- ANTZERKIA. " SUPITUKI SHOW"🎭(Verduri Hall)

19- KONTZERTUA.  "EMOZIOAK ZIMERREKIN"..(Zubikoa pilota lekuan)

20- SOLASALDIA. "OTTOLINE ITXASOAN"...(Liburutegian)

21- HITZALDIA. OÑATI ABESBATZAREN HISTORIA 🎼🎼.(Kultur etxeko zine aretoan)

21- AURKEZPENA. "MAPAS DEL TESORO. BRUJAS, HEREJES Y OTRAS MUSAS"📕📖

 (Kultur etxean)

22- SOLASALDIA. "GUZTIA URRUNTZEA DA" 📖.(Kultur etxeko zine aretoan)

25- KONTZERTUAK. III.ANTIFA EGUNA🎤🎸🥊(Plazako frontoian)

25- MUS TXAPELKETA.    (Eltzian)

26- XXI. ALOÑAKO IGOERA!😈🔥🥳

28- EKINTZA. BASO BAINUA⛰️ (Natur eskolan)

28- HITZALDIA. CEREBRO Y MÚSICA 🎼🎼(Kultur etxeko zine aretoan)

29- HITZALDIA. ARO DIGITALEAN HAZTEA: PANTAILAK, SARE SOZIALAK ETA NERABEEN GARAPENA.(Santa Ana antzokian)

BRONTZE AROKO HILOBIRATZE BATEN AURKIKUNTZA🪖🪖

 

2026/03/31.

Aurkikuntzaren kokapena haitzuloan


Emakume baten hezurrak aurkitu ditugu. Arantzazu inguruko koba baten egin dugu aurkikuntza. Hezurrak aurkitu ondoren,  horien argazkiak adituei bidali dizkiegu. Adituek gure susmoak konfirmatu dituzte,  emakume baten aldakako hezurrak dira . Aldundian aurkikuntzaren berri eman dugu eta hango teknikaria etorri da hezurrak jasotzera. Segur aski, Brontze Aroko hilobiratzea izango da. Garai hartan, orain dela 4.000 urte edo, ehorzketa-haitzuloak ohikoak ziren. Hezurrak, txukun jaso, eta Gordailua izeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentrora bideratu ditugu.

lunes, 30 de marzo de 2026

VERDINIREN DISTIRA 🩰🩰

 


2026/04/18.

19:00.

Santa Ana antzokian.



DANTZA

Verdini Dantza Taldearen eskutik

Verdiniren distira artearen, mugimenduaren eta giza konexioen ospakizun bat da.
Verdini Dantza Taldeak -desgaitasun funtzionalen bat duten pertsonez osatutako konpainia inklusiboak- sortu eta interpretatutako pieza honek distira egiten du oholtzako gorputzak janzten dituen brillantinaren energiarekin, interprete bakoitzaren argi berdingabea islatuta.
Dantzaren bidez, desgaitasuna indar sortzaile bilakatzen da, eta oholtza, aldiz, desberdintasunak onartu ez ezik, ospatu ere egiten diren lekua. Bidaia sentsorial honetan gorputza mintzo da, eta arimak zirraratu, eta ikusleak hunkitu egiten dira. Bizi, kolore eta enpatiazko dirdira bat, nork bere burua begi berriz ikus dezan.

JOLASAREN GARRANTZIA



 2026/04/14.

17:30.

Txaloka ludotekan.




HITZALDIA

Txaloka ludotekak antolatuta

Nekane Odriozola psikomotrizistaren eskutik.

0-6 urte bitarteko haurren gurasoentzako saioak
17:30-18:30

domingo, 29 de marzo de 2026

† Luis Aristegui...( 44 )

 "ESKOLATXO"



2026/03/29.

LUIS ARISTEGUI LETAMENDI.

84 URTE.

Anai-arrebak: Juan Jose (†), Felix (†), Jesusa (†) (Karitateko alaba), Ignacio (†) eta Mari Carmen.

Ilobak: Igor (†), Lide, Ander eta Lorena, Asel eta Rodrigo.

 Iloba txikia: Hodei.

Zaintzailea Genaro la Hoz.


ELTZIA EGUNA OSPATUKO DA......

2026/03/27.

 

Eltzia Eguna ospatuko da apirilaren 18an




Hamar urteko ibilbidea egin du Eltziak, hasierako komunitate izaerari eutsiz

  Herriko 25 taldek osatzen duten egun Eltzia komunitatea, horietako bat musika taldeak batzen dituen ZaiZoiBele taldea dela kontutan hartuta. Guztira, beraz, 500ne bat lagun biltzen dira Eltzia eraikinean, eguneroko mugimendua oso aktiboa delarik. Datu horiek Eltzia Koordinazio taldeko eta udaleko ordezkariek atzo arratsaldean egindako agerraldian eman ziren. Data zehatzik ez badago ere, Eltziak dagoeneko hamar urteko ibilbidea egin duela eta bide honen parte izan direnei aitortza egiteko aprobetxatu gura zela adierazi zen agerraldian. Gainera, urtarriletik bertan lanean ari den dinamizatzailea aurkeztu eta apirilaren 18an ospatuko den Eltzia Egunaren iragarri zen.

  Ilusio, lan eta energia handiak bat egin zuten Eltzia prozesua eta eraikina martxan jartzeko eta ilusio, lan eta energia horrek gaur egun jarraipena duela aipatu zuen Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko batzordeburu Anik Zubizarretak. Eltzia komunitatetik eta kominitatearentzat sortu zen proiektua dela azpimarratu zuen. Anik Zubizarreta: Komunitate ikuspegi batetik herriko elkarte, talde eta kolektiboek beraien jarduna garatu, partekatu, elkarlanean aritu eta saretzea posible egiteko baldintzak eta aukerak arakatzen jarraitzen du Eltziak eta GUan konprometutako proiektua izaten jarraitzen du. 

  Eltziak gauzak egiteko beste modu batzuk badaudela erakutsi duela ere esan zuen. Lankidetza publiko-sozialaren esparruan kokatzen da eta egun, Udalaren eta Eltzia, herri-sormenaren etxea elkarte soziokulturala Elkarteak lankidetza hitzarmena dute, espazioaren lagapena eta kudeaketa ahalbidetzen duela. Azkena 2023an sinatu zen, lau urtetarako. Dokumentu honen jasotzen du bi aldeen konpromisoa eta betebehar eta eskubideak.

  Egun bi talde arduratzen dira Eltziako egunerokoaz: Eltziako Koordinazio Taldea eta mantenu taldea. Unean uneko beharrei erantzuten saiatzen dira eta horren haritik dinamizatzailearen figura sortzea erabaki zuten. Urtarrilaz geroztik Eneko Ibabe da Eltziako dinamizatzailea da eta berak aurkeztu zuen apirilaren 18an ospatuko den Eltzia Eguneko egitaraua: Goizean, yoga saioa egingo da eta bafle poteoa ondoren, auzoko tabernetan zehar. 14:30ak aldera bazkaria eta, ostean, Lagun Lekun dinamizatutako bingoa. 18:00etan, berriz, Zentzu Okerrak taldeak joko du. Ekitaldi guztiak irekiak izango dira, eltziakideentzat zein beste herritarrentzat. Bazkarirako txartelak ostiralean jarriko dira salgai.

  Eltziako eta Udaleko ordezkariek egindako prentsa agerraldian 10 urte luze hauetan Eltziara batu diren eta oraindik hor dihardutenei aitortza egin nahi izan zitzaien, egindako lana balorean jarriz eta Eltziak hasieratik izan zuen komunitate izaera horri eusten diola azpimarratuz.

Iturria: Oñati Irratia

XLIII. SAN JOSE SARIA



 JUNIORS (POR INVITACIÓN)

Lasterketaren izena. Título de la carrera: XLIII. SAN JOSE SARIA

Antolatzailea. Club organizador: LAGUN ONAK Tx. E.

Ordua. Hora: 15:30.

Lasterketaren izaera. Caracter de la prueba: PROBINTZIALA (GONBIDAPEN BIDEZ )

Herria. Lugar de celebración: AZPEITIA.

Probintzia. Provincia: Gipuzkoa.

Federazioa. Federación: Gipuzkoana.

.


- 1 295 LAFFITTE Bastian JUN2 TEAM IPARRALDE 2:11:28 
- 2 240 UGARTEBURU ELGARRESTA Aimar JUN1 BELLOTA 2:12:16 +0:48 
- 3 10 ALDAZABAL URIEN Axular JUN2 CAFE DROMEDARIO-FLOTAMET 2:12:16 +0:48
- 26 242 MURGUZUR DIAZ DE MONASTERIOGUREN Aitor JUN1 BELLOTA 2:13:52 +2:24
- 46 237 IRIZAR URQUIA Oihan JUN1 BELLOTA 2:14:43 +3:15

XXXIV. AMAIKAK BAT TXIRRINDULARIEN PROBA.

 


Cadetes 1º y 2º año

Lasterketaren izena. Título de la carrera: XXXIV. AMAIKAK BAT TXIRRINDULARIEN PROBA.

Antolatzailea. Club organizador: AMAIKAK BAT K.E.

Ordua. Hora: 10:45.

Lasterketaren izaera. Caracter de la prueba: PROBINTZIALA (GONBIDAPEN BIDEZ )

Herria. Lugar de celebración: DEBA.

Probintzia. Provincia: Gipuzkoa.

Federazioa. Federación: Gipuzkoana.






- 1 53 OLITE SANZ Aitor CAD2 EGA PERFIL 1:05:03 
- 2 336 OTEGI ARIZTIMUÑO Eneko CAD1 INOXCRA - BEASAIN 1:05:04 +0:01 
- 3 278 DIAZ BEJARANO Daniel CAD1 DIMAQ - IPAR MAQUINA 1:05:11 +0:08
- 5 319 IRIZAR PEREZ DE ARENAZA Aimar CAD2 ULMA-ALOÑA MENDI 1:05:11 +0:08
- 9 322 ELIZBURU PEREZ Enzo CAD2 ULMA-ALOÑA MENDI 1:05:11 +0:08
- 33 315 URZELAI UGARTE Telmo CAD2 ULMA-ALOÑA MENDI 1:06:29 +1:26
- 35 320 GUENECHEA IRIZAR Peru CAD2 ULMA-ALOÑA MENDI 1:06:29 +1:26
100 321 GABILONDO URCELAY Xabier CAD1 ULMA-ALOÑA MENDI 1:09:49 +4:46
- 108 318 JAUSORO AGINAGALDE Xabi CAD2 ULMA-ALOÑA MENDI 1:10:15 +5:12

sábado, 28 de marzo de 2026

AIZTONDO XXI. KLASIKA.

 



SUB-23 / ELITE.

Lasterketaren izena. Titulo de la carrera: AIZTONDO XXI. KLASIKA

Antolatzailea: AIZTONDO KLASIKA BATZORDEA

Data: 2026/03/28.

Ordua: 10:00..

Lasterketaren izaera: 1.12.1 (COPA DE ESPAÑA)

Herria: ALKIZA-LARRAUL.

Probintzia. Provincia: GIPUZKOA.

Federazioa. Federación: VASCA.




Sailkapenak. Clasificaciones.

viernes, 27 de marzo de 2026

ARANTZAZURA IBILALDIA 2026🙏🚶


 

2026/03/28.

09:00.

Soraluze hotel parean.

Arantzazura ibilaldia egingo da larunbatean, Elizbarrutiak antolatuta




Errepidea 9:00etan itxiko da eta oinezkoek gora egin ahala irekiz joango da

  Elkarrekin bidean lemapean egingo da larunbatean Arantzazurako oinezko ibilaldia. Jendea Soraluze hotel parean utziko da eta autobus gutxi batzuk bertan geratuko dira, oinez igo ezin dutenak Arantzazura eramateko. Gainontzeko autobusak Ulma Handling-en aparkatuko dira, Oinezkoen ibilaldia 9:00etan abiatuko da Soraluze paretik. Santutegi aurrealdera 11:00ak inguruan iristea aurreikusten da eta otoitzaldi laburra egingo da bertan. Bitartean autobusak gorantz joango dira, jendea hartu eta etxerako bidea egiteko. Oñatiarrentzat edo Oñatira autoz datozenentzat ere autobusak izango dira Arantzazutik jaisteko. Arantzazurako errepidea 9:00etan itxiko da eta martxak gora egin ahala, irekiz joango direla jakinarazi digu udaltzainburuak.

  Komunitatea sendotu eta Aste Santurako prestaketa espiritual moduan antolatu du Donostiako elizbarrutiak larunbateko ibilaldia. Fernando Prado gotzainak gidatuko du martxa eta berak zuzenduko du amaierako otoitzaldia ere.

Iturria: Oñati Irratia

BAILARAKO DANTZARI EGUNA.

 2026/03/28.

11:30.

Kalean zehar.




Bailarako Dantzari Eguna iristear dago!

Martxoaren 28an, Oñatin, Bailarako dantza taldeak batuko gara kaleak dantzaz eta alaitasunez beteko ditugu.

11:30etan kaleak girotuko ditugu, eta ondoren, 12:00etan Foruen Enparantzan ekitaldi nagusiari hasiera emango diogu.

Eguraldia gure alde egongo ez balitz, ekitaldi nagusia Oñatiko kiroldegiko pilotalekuan ospatuko litzateke.

Bertan itxarongo zaitugu!!

Gora Bailarako Dantzari Eguna!
Gora Oñatz!!🙌🏼


"POTX ETA LOTX LAGUNEKIN TOPA!"🤡 🎉🥳

2026/03/28.

17:00.

Santa Ana antzokian.





IKUSKIZUNA

Korrika egitarauan barne
POTX eta LOTX pailazoek 'Lagunekin topa!' ikuskizuna eskainiko dute.
Bi pase egongo dira: 17:00 eta 19:00

ALOÑA MENDIREN GIMNASIA ERRITMIKOA SAILA. 35. URTEURRENA🤸‍♀️🤸🤸‍♂️

 DV

Una exhibición llena de simbolismo abrirá 

el 35 aniversario de la gimnasia rítmica

110 gimnastas de entre 4 y 16 años participarán en un montaje «diferente y especial» que presentará la efeméride y recorrerá la trayectoria del club


La sección de gimnasia rítmica del Aloña sopla 35 velas y está organizando un variado programa de citas que abren mañana en Zubikoa . MARIAN

Jueves, 26 de marzo 2026 

La sección de gimnasia rítmica del Aloña sopla este año 35 velas y va a celebrarlo con un buen número de citas, la primera de ellas mañana, a las 18.00 horas, en el frontón del polideportivo.

«Va a ser una exhibición muy especial, diferente» avanzan desde el club animando a la gente a llenar las gradas de Zubikoa. «Será una presentación tanto de la efeméride como de la trayectoria del grupo cargada de simbolismo». A través de un original montaje concebido casi como una coreografía narrativa, las 110 gimnastas de entre 4 y 16 años que trabajan técnica, expresión corporal y armonía, ofrecerán sobre el tápiz ejercicios que transmitirán ilusiones, esfuerzo e identidad.

Una exhibición llena de sorpresas (puesta en escena, música, vestuario...) que busca transmitir la esencia, la identidad y los valores del club.

Treinta y cinco años dan mucho de sí, y la sección de gimnasia rítmica del Aloña quiere celebrarlo como lo merecen. Va a organizar diversas citas a lo largo de año, desde una exposición fotográfica que repase su trayectoria, a charlas, una master class con alguna figura de renombre o exhibiciones atípicas, empezando por la de mañana.

La familia gimnástica que desde hace 15 años capitanea Lide Osinaga está haciendo los últimos años un gran trabajo de exploración y desarrollo en clave de disfrute, visibilización y acercamiento a otros colectivos. Ha organizado clases magistrales, udalekus, demostraciones en partidos de baloncesto, colaboraciones con Oñatiko Musika Banda, actuaciones en residencias de mayores... Citas en las que acercar la gimnasia rítmica a nuevos públicos y escenarios y disfrutar con una disciplina que fusiona arte, deporte y pasión a ritmo de aros. cintas, pelotas, mazas y cuerdas.

jueves, 26 de marzo de 2026

ADUR-ZEBA-GALTZAGORRI.🎸🎤

 2026/03/27.

21:00.

Antixena Gaztetxian.





KONTZERTUA

Euskal Herrixan barrena dabil Korrika, eta martxoaren 28ko goizaldian zapalduko dau Oñati. AEKrentzat dirua batzeko eta Korrika herrixan izan aurreko momentu horreik goxatzeko Adur, Zeba eta DJ Galtzagorrin emanaldixak izango dittugu Antixenan, martxoaren 27xan, 21:00ttan hasitta.


"GAUARGI"🥁🎤



 2026/03/27.

17:00.

Plazan.



Korrika kulturalaren baitan.

TXANTXIKU ARKULARIAK TALDEAK 25 URTE BETE DITU🏹

 goiena




2000. urtean sortu zen Txantxiku Arkulariak taldea Oñatin. Larraña institutuko kantxan egindako ikastaro batzuen ondoren pentsatu zuten taldea sortzea. Gaur egun, hamabost kidek osatzen dute taldea, eta martitzenetan eta egubakoitzetan batzen dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Urtean zehar, aretoan, aire zabalean eta basoan aritzen dira lehian.

SORKI BAT. SORKIXA.📷

 



SORKI BAT, SORKIXA (Araozko Migelentxikiko baserrikoa). Araotzen, emakumeek errekara edo garbitegira arropa garbitzera erosoago eraman ahal izateko erabiltzen zuten. Ura iturrietatik garraiatzeko ere erabiltzen zuten emakumeek.