2026/01/11.
12:30.
Verduri Hall Gaztelekun.
KONTZERTUA.
Peru Altube Kazalisek gradu bukaerako lana egiteko sortutako taldea da “Neguko izarrak”. Proiektu hau natura eta bere lau elementuetan (sua, ura, lurra eta haizea) oinarritutako lan kontzeptuala da, eta konposizio originalez gain, Xabier Leteren "Izarren Hautsa" eta Mikel Laboaren "Negu Hurbilak" kantuen moldaketak jasotzen ditu, bizitzaren hasiera eta amaiera sinbolizatuz. Lan honetan jazza eta Euskal kultura uztartzen dira ikuspegi pertsonal eta emozional batetik, eta inprobisazioa elementu garrantzitsua bada ere, Peru Altuberen ibilbidean konposatutako melodia eta erritmoak izango dira oinarri.(durangokoazoka.eus)
"Negu hurbilak" abestiaren konponketa hau, Peru Altube Kazalisek bere gradu amaierako emanaldirako egindako konponketetako bat da. Soinua eta bideoa Peio Martinez Guarestik emanaldian bertan grabatutakoak dira. Este arreglo de la canción "Negu Hurbilak" es uno de los arreglos realizados por Peru Altube Kazalis para su actuación de fin de grado. El sonido y el vídeo fueron grabados por Peio Martínez Guaresti en la propia actuación. Musikariak: Ahotsa: Malentxo Zeberio Bateria: Peru Altube Baxua: Jokin Barriola Gitarra: Jose García Piano: Jon Gomez Saxoa: Peio Martinez Tronpeta: Aimar Palacios

No hay comentarios.:
Publicar un comentario