martes, 3 de febrero de 2026

" DES OBEDIENTEAK "

 2026/01/8.

19:00.

Santa Ana antzokian.




ANTZERKIA.

“Ainhoa” Zientzia Politikoetan doktoratu berri
da eta doktoretza-tesia defendatu behar du
epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak
desobedientzia zibila jorratzen du gure
demokrazietan indarrean dagoen eta
beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi
berean, esanahiz betetako adibideen bitartez,
eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko
bidean desobedientzia zibilak izan duen rol
erabakigarriaz hitz egiten du. Bestetik,
funtzioak bete-betean murgilduko gaitu, Garzon
epaileak irekitako eginbide batzuetatik
abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu
judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak
gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik
defendatzen zituzten hainbat pertsonaren
prozesamenduaren lekuko izan baikinen.
Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik
mundura, antzezlanak desobedientzia zibilaren
oinarrietara eramango gaitu, eta haren
funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun
haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario