Ilusioa egiten digu berri hau zuekin partekatzeak. Euskal Telebistak ETB |k ostegun honetan, azaroak 20, (22:15) ETB1-en eskainiko du dokumentala; eta gerora, PRIMERAN plataforman ere ikusgai izango da.
Arantzazulab -en aktibitate nagusia demokraziaren berrikuntzarako laborategia bada ere, fundazioaren egitekoen artean dago: Arantzazuko ondarea sustatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatzea, dinamizatzea, kudeatzea eta koordinatzea. Helburu horrekin bat eginda, ‘Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala sustatu dugu. Duela 2 urte estreinatu zen eta antzoki ezberdinetan egin du bere bidea (ikusi informazio osoa dokumentalaren webgunean: https://arantzazudokumentala.eus/ ).
Pello Sarasuak zuzendua, dokumentala Arteman Komunikazioaren Agentziak ekoitzi du, eta ETB zein Berria komunikazio taldeen - berria - babesa eta bultzada ditu. Lanak Arantzazuko ekarpen soziala, kulturala eta espirituala ezagutzera eman du hamaika zinema-aretotan, herri txiki zein hiri handietan; Euskal Herrian eta gure lurraldetik kanpo ere.
Zabalkunde horretan, ETB1-en eskaintzea urrats garrantzitsua da. Uste dugu Arantzazu ezagutzeko eta gure herrian Arantzazutik egin den baliozko ekarpena zabaltzeko eta ulertzeko pieza ederra dela.
Eskerrik asko dokumental honetan bere ekarpena egin duten guztiei!
No hay comentarios.:
Publicar un comentario