lunes, 29 de septiembre de 2025

ROBERTO ETXEBARRIA.

 2025/09/30.

20:15.

Foruen Enparantzan.


Roberto Etxebarria Goikoetxea (Gatika1969ko abuztuaren 8aEuskal Herriko musikari, sortzaile eta irakaslea da, Bizkaiko trikitilari ospetsuenetarikoa. Joera klasikotik abiatu eta ikutu hori mantendu arren, soinu txikiarekin berritzera ere egin du bere ibilbidean, estiloa finduz baina pieza zaharrei ere uko egin gabe.

Diskografian hiru disko ditu, eta hainbat kolaborazio talde eta laguntzaile ezberdinekin. 2006 arte Kepa Arrizabalaga izan zuen lagun ohikoena, urtean 100 saiotik gora eginez. Ondoren, Idoia Markaidarekin ibili zen urte batzuz eta, azken urteetan, Miren alaba du bikotekide ohikoena.

Bere ibilbidea koplak ardaztu du hein handi batean, 2020ko kopla herrikoien bere diska lekuko; sorkuntza doinuak kopla herrikoiz jantziak. Kasurik gehienetan Labayru Fundazioak argitaratutako, Jabier Kaltzakortaren Dantza kopla zaharrak liburuan batuta daudenak. Beste batzuk ordea, Roberto berak sortutako koplak.

Aipatutako liburuan, ohikoa den moduan, kopla solteak dira Jabierrek batutakoak, eta Robertok, ehundaka kopla horrek aztertu eta berak sorturiko doinuetan txertatu izan ditu, aldez aurretik gai baten inguruan koplak batu eta istorioak sortuz.

2021ean kaleratutako lana, ildo beretik doa, aurreko lanaren osagarri gisa aurkeztu daitekelarik.

OÑATIKO SAN MIEL ETA ERROSAIXO JAIXAK 2025.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario