domingo, 1 de junio de 2025

OÑATIKO MENDI MARTXA 2025...Zazpi.

 Oñatiko Mendi Martxa



Hemen da OMM X. urteurrenaren baitan antolatu dugun hurrengo ekitaldi hau. Uda aurretiko azkena izango da.
Mikel Lizarralderen ‘Zazpi’ dokumentala proiektatuko dugu oraingo honetan eta @mikellizarralde bera ere gurekin izango dugu. Esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenetik egindako bidea kontatzen du, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko mendi garaienak lotzeko zeharkaldia oinarrian dela.
Ekainaren 12an izango da arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean, animatu!!

No hay comentarios.:

Publicar un comentario