▼

jueves, 1 de octubre de 2026

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.

 Gracias a vuestros ánimos y apoyo, me he decidido a abrir este nuevo blog 'OÑATI/RUPERbi' (txantxikuarr.blogspot.com) y poder compartirlo con todos vosotros. Espero que os guste."

Para poder ver bien el blog en tu movil,🖱️ VER EN VERSIÓN ..... 🖱️  AQUÍ 🖱️


















† Rosario Olalde...( 85 )

 "TXARO"


2026/10/01.

ROSARIO OLALDE IGARTUA.

67 URTE.


ASKO ASKO BOTAKO ZAITUGU FALTAN

Gurasoak: Guillermo (†) eta Teresa (†)

Ahizpa eta koinatua: Arantxa eta Jesus Azkoitia.

Ilobak: Unai eta June, Beñat.

KILIMAK🎸

 

2026/10/02.

21:00.

Atzeko kalen.




KONTZERTUA

Oñatiko jaixak 2026 egitarauan barne

KLIMAK, 2018an Hernanin sortutako runba musika taldea da.

Taldea 2018an sortu zen eta aurreneko bi urtetan kontzertu ugari egin zituzten harik eta COVID-19 pandemiak etenaldia ekarri zuen arte. Bi urtetako etenaldi horretan aurreneko diska osatu duten sei kantak prestatu zituzten eta 2021eko urrian kaleratu zuten Euskal Herriko runba izeneko diskoa. Aurrez 2020an Gaztea maketa lehiaketako Entzuleen saria irabazi zuten


AIMARZ🎤

 2026/10/02.

22:00.

Txosnagunean.




EMANALDIA

Txosna BatzordeaK antolatuta . Oñatiko jaixak 2026 egitarauan barne

  Aimar Zuriarrain Asurmendi —Aimarz izenez ezaguna— Zumarragako abeslari eta artista gaztea da, gaur egungo euskal musika berriaren erreferente nagusietako bat bilakatu dena. Bere estiloan reggaetoia, pop elektronikoa eta hyperpopa uztartzen ditu, euskarazko eszenari aire fresko eta modernoa ekarriz.



AIRE LIBREKO MARGO LEHIAKETAKO LANEN ERAKUSKETA🎨🖼️

 20206/10/01-10.

18:00.

Kultur etxeko erakusketa gelan.




ERAKUSKETA

Urriaren 1etik 10era arte . Oñatiko jaixak 2026 egitarauan barne

Aire Libreko 22. Margo-lehiaketako partaideen eta margo-ikastaroetako ikasleen lanen ERAKUSKETA,
Kultur Etxeko erakusketa-gelan.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00.
Urriak 10, larunbata: 10:00-13:00.
Itxita: urriaren 3tik 5era.

OÑATIKO SAN MIEL ETA ERROSAIXO JAIXAK 2026.🥳🪇🐸

KLASIOEN GAUA🎼



 2026/10//02.

Foruen enparantzan.



KALEJIRA ETA KONTZERTUA

Oñatiko Jaixak 2026 egitarauan barne

18:15 - Musika Bandaren KALEJIRA, herriko kaleetan zehar.
 
19:30 - KLASIOEN GAUA kontzertua, plazan.

Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte

OÑATIKO SAN MIEL ETA ERROSAIXO JAIXAK 2026.🥳🪇🐸

OÑATIKO BEGI BISTAN 2026📸

 2026/09/28-2026/10/05.

20:15.

 Foruen Enparantzako arkupetan.



Erakusketa

Oñatiko jaixak 2026 egitarauan barne . Ilunpetan argazki taldeak antolatuta

Foruen Enparantzako arkupetan, irailaren 28tik urriaren5ra.

Jaien amaieran lan guztiak zozketatuko dira.

OÑATIKO SAN MIEL ETA ERROSAIXO JAIXAK 2026.🥳🪇🐸 Egitarua🐸

 


EGITARUA

Irailak 18 | Ostirala

Barrakak 1,5€.

19:00 - BERTSO JAIALDIA, Santa Ana aretoan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maider Arregi, Xabat Illarregi, Amets Arzallus, Urko Arregi eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Aritz Irigoien, Txinparta Bertso Eskoliak antolatuta.
Sarrerak: Txokolateixan eta www.oñati.eus, 10€. Sarrera doan 12 urtetik beherakoentzat; hala ere, gonbidapena jaso beharko dute.

Irailak 19 | Larunbata - Haur eta gaztetxoen eguna

11:00 - ATSOLORRA: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
Oharrak: Lekua mugatua denez, eskertuko da jaioberriekin gehienez ere bi laguntzaile etortzea ekitaldira.
11:30 - ERRALDOIEN KONPARTSAK, irteera Kanpantxotik.
Dantzaldi nagusiak Sancti Spiritus Unibertsitate parean, Etxaluze -Agerrena- etxearen aurrealdean eta Foruen enparantzan izango dira.
Antolatzailea: Kanpantxo Kultura Alkartia.
16:00 - 47. SAN MIGEL ESKUBALOI TXAPELKETA, “Aloña Mendi Onnera Group – Eibar Eskubaloia” (Senior mutilak), kiroldegian.
Antolatzailea: Aloña Mendiko Eskubaloi Saila.
16:30 - 17. SAN MIGELETAKO MUS TXAPELKETA, Eltzia tabernan.
Izen-ematea: 15:45-16:15.
18:00 - 47. ESKUBALOI TXAPELKETA, “Aloña Mendi Ulma – Berango Urduliz Eskubaloia”, (Senior neskak) , kiroldegian.
Antolatzailea: Aloña Mendiko Eskubaloi Saila.
18:00 - HAURREN DANBORRADA, Musika Bandak lagunduta.
Irteera: Bidaurretako Santa Klara monasterioa. 
18:30 - Emakumeen Esku Pilota Master Cup jaialdia, Zubikoa pilotalekuan.
Antolatzailea: Kirol Saila.

Irailak 20 | Igandea -HAURREN EGUNA

Antolatzailea: Oñatz Dantza Taldea.
09:00 - Goiz eresia Aita Madina Txistulari Taldeak alaituta
11:45 - Alkate txikiaren ongi-etorria eta agurra.
12:00 - DANTZAK, herriko kaleetan zehar.
17:15 - ALARDEA, plazan.
18:30 - Txorimalo eta erraldoien kalejira, irteera Santa Ana Antzokitik.

Irailak 24 | Osteguna

19:00 - “Los últimos pastores”, proiekzio-hitzaldia, Kultur Etxeko zinema-aretoan. 
Samu Fuentes asturiar zuzendaria bertan izango da.
Antolatzailea: Kultura Saila.

Irailak 25 | Ostirala

Barrakak 1,5€.

Irailak 26 |  Larunbata

Egun osoan zehar, GAZTEENTZAKO EKINTZAK.
Antolatzailea: Gaztelekuko erabiltzaileak. Egitaraua Gaztelekuan ikusgai.
Txosnagunearen irekiera.
14:30 - BAZKARIA, txosnagunean.
17:00 -
HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, plazako pilotalekuan.
23:00 - LATZEN taldearen kontzertua, plazan.
Jarraian, DJ Herrikoiak eta DJ Bezo, txosnagunean

Irailak 27 | Igandea

Goizean zehar, Aire Libreko 22. MARGO-LEHIAKETA. Oinarriak
Antolatzailea: OMT - Oñatiko Margo Taldea
14:30ean, sari-banaketa Kultur Etxean.
10:30 - NAZIOARTEKO 66. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian.
15:30 - HERRIKO BOLAJOKO TXAPELKETA, San Martinen.
Antolatzailea: Kurtzebaltz K.K.E.
17:00 - ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA, San Martin zuhaiztian. (Arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia).
Antolatzailea: Txantxiku Arkulariak. 
17:00-19:00 - Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.

Irailak 28 | Astelehena - San Migel Aozaraza eguna

18:00 - HOLI FESTA, gaztetxoentzat, plazan.
Oharrak: Arropa zuria eta uretako betaurrekoak eramatea gomendatzen da.
19:00 - MAUXITXA TXARANGA, herriko kaleetan zehar.
19:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
19:30 - “HELMUGA DENAK ETXERA”, kalejira. Etxaluzeko parketik txosnagunera.
Antolatzailea: Sare Oñati.
20:00 - TXANTXIKUAREN JAITSIERA, jaiei hasiera emateko.
20:15 - JOSELU ANAYAK taldearen dantzaldia, plazan.
20:15 - ODIK SHOW-a, txosnagunean.
22:30 - DANBORRADA NAGUSIA.
Ondoren, JOSELU ANAYAK taldearen dantzaldia, plazan.
00:00 - TESTING-a, txosnagunean, Ailaket elkartearekin.
00:30 - DJ Herrikoiak, txosnagunean.

Irailak 28 - Urriak 5

OÑATI BEGI BISTAN argazki erakusketa, Pago Uso elkarte inguruan.
Antolatzailea: Ilunpetan Argazki Elkartea.

Irailak 29 | Asteartea - San Migel eguna

12:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
12:00 - KALEJIRA herriko kaleetan, Musika Banda eta Aita Madina txistulari taldearekin.
12:00-14:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
13:00 - Musika Bandaren kontzertua, plazan.
15:30 - Herri mailako PLATER TIRAKETA, Txopekua tiro-zelaian.
Antolatzailea: Pago Uso Elkartea. 
17:00-20:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
20:15 - "HARIA" ikuskizuna, Julen Alonso & Oinkari Dantza Taldearen eskutik, plazan.
Jarraian, IKUSKIZUN PIROMUSIKALA, Valecea pirotekniaren eskutik, plazan.
Oharrak: Antolakuntzak zehaztutako segurtasun eremua errespetatu. Kale Barria eta Atzeko Kale itxi egingo dira, ikuskizuna hasi baino lehenago.

Irailak 30 | Asteazkena - San Migel bixamona eguna

11:00 - Jotak, ACORDES NAVARROS taldearekin, San Martin egoitzan.
12:00 - BERAKATZ-ZOPA LEHIAKETA, plazan.
Ondoren, sari-banaketa.
13:00 - Jotak, ACORDES NAVARROS taldearekin, Lazarragako lorategian.
17:30-19:30 - SOKAMUTURRA, Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen.
Lopene ganadutegiko zezenak.
20:15 - "SITE SPECIFIC" ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala taldearen eskutik, Txaketua kantaleko parrokiako horman

Urriak 1 | Osteguna - Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna

Barrakak 1,5€.

11:00 - Egunari hasiera emateko, Oñatiko bertsolarien bertso-saioa, txosnagunean.
Jarraian, “IN CRESCCENDO” helduentzako klown ikuskizuna, Virginia Imazen eskutik, txosnagunean.
12:00 - MANIFESTUA: Nagusien eskubideen alde.
Jarraian, Hildako nagusiei OMENALDIA.
Ondoren, kalejira eta bermuta.
17:30 - DJ JAVI SOUND dantzaldia, Atzeko Kalen.
Antolatzailea: Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaia eta Oñatiko Pentsionistak.

Urriak 1 - 10

Aire Libreko 22. Margo-lehiaketako partaideen eta margo-ikastaroetako ikasleen lanen ERAKUSKETA, Kultur Etxeko erakusketa-gelan.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00. Urriak 10, larunbata: 10:00-13:00. Itxita: urriaren 3tik 5era.

Urriak 2 | Ostirala

Arratsaldean zehar, PINTXO-POTEOA, DJ Kunbia-ren musikaz girotua.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
18:15 - Musika Bandaren KALEJIRA, herriko kaleetan zehar.
19:30 - KLASIOEN GAUA kontzertua, Musika Bandaren eskutik kontzertua, plazan.
Antolatzailea: Oñatiko Musika Banda.
21:00 - KILIMAK taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
22:00 - AimarZ artistaren emanaldia, txosnagunean.

Urriak 3 | Larunbata - Herri Eguna

09:00 - Aita Madina txistulari taldearen goiz-eresia.
Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
10:30 - Unibertsitate inguruan:
• Herri mailako behi erakusketa.
• Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
• Asto erakusketa.
• Behor eta zaldi erakusketa.
• Euskal txerri eta oilo erakusketa.
• Gazta lehiaketa.
• Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.
• Lore eta landare erakusketa.
• Herri Tabernan taloak eta otartekoak. Ezker Abertzaleak antolatuta.
Parrokiako klaustroan eta inguruan:
• Oñatiko artisauen azoka.
• Euskal produktuen azoka.
11:00 - KALEJIRA, herriko kaleetan.
Musika Eskolako eta Lizargarateko triki-pandero, soinujoleen taldea eta Tolosako gaiteroak.
12:00 - 38. SAGARDO-DASTAKETA, plazan.
13:15 - Lehiaketetako SARI-BANAKETA, unibertsitate inguruan.
14:30 - HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian.
Txartelak salgai: Arrano, Izarraitz, Batzokia eta Ore Gozo.
Menua 24 €. Haurrentzako menu berezia 12 € (12 urtera arte).
15:00 - BAZKARIA ZUK EKARRI ZUK JAN!, Antixena gaztetxean.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
17:00 - GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan.
Ondoren, PROFESIONALEN ERAKUSTALDIA.
18:00 - HERRIXA DANTZAN erakustaldi gidatua, Aiko taldearen eskutik, Atzeko Kalen.
18:00 - DISTOPIA Elektrotxaranga, gaztetxetik txosnagunera.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
19:00 - MEZA, Parrokian.
Ondoren, F. ESNALEN SALBEA. Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta.
20:00 - OSTARTE taldearekin erromeria, plazan.
22:00 - INGUMA, STREETWISE ETA AHANTZI ERROMEIXIA, taldeen kontzertuak, txosnagunean.
Jarraian, DJ M&M.
22:30 - OSTARTE taldearekin erromeria, plazan.
00:00 - TESTING-a, txosnagunean, Ailaket elkartearekin..

Urriak 4 | Igandea - Errosarixo eguna

09:00 - Aita Madina txistulari taldearen goiz-eresia.
12:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak bestuta.
12:00-14:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin..
Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
13:00 - BOLEROS 4 taldearen emanaldia, plazan.
16:30 - Patata tortilla txapelketa, jolasak (xake, futbolina…), musikaz girotua, txosnagunean.
Jarraian, DJ.
17:00 - 43. SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, gazte eta nagusi mailako pilotariak, Zubikoa pilotalekuan.
Antolatzailea: Aloña Mendiko K.E.-ko Pilota Saila.
17:00-19:00 - Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
17:00-20:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
20:30 - BALKOITIK BALKOIRAKO bertso-saioa,
Aitor Tatiegi eta Sustrai Colina, Kale Zaharrean.
22:00 - ABBA tributu taldearen kontzertua, plazan.

Urriak 5 | Astelehena - Errosarixo bixamona eguuna

10:00-12:00 - SOKAMUTURRA, Plazan.*
Ibiri ganadutegiko zezenak.
15:00 - BAZKARIA, txosnagunean.
17:30-19:30 - SOKAMUTURRA: Plazan*
Lopene ganadutegiko zezenak.
18:00 - BURRUNBA ELEKTROTXARANGA, kalejira
18:00 - DIBERTSIOAK, txosnagunean.
20:00 - PURO RELAJO taldearekin kontzertua, plazan.

 * Oharra: 16 urtetik beherakoek guztiz debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea. Udala ez da erantzule egingo norbaiti zerbait gertatzen bazaio. Hesian jarritako ezkutalekuak korrikalarientzat bakarrik dira.



OÑATIKO SAN MIEL ETA ERROSAIXO JAIXAK 2026.🥳🪇🐸